XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iakue Doneak,
Kantauriko leinuak
kristautu behar eta
atera zuen
zorrotik ezpata
.

Eta han
ez zegoen Jesusik
esateko:
Sar ezak berriro
hire zorroan
ezpata hori;
burdinez hil dezana
burdinez hila
izango duk eta
.

Zaldi zuria:
Itsasoz bestaldetik
igorria,
eskutitz eta guzti.

Iakue Doneak
Ferrol-en badu
oinordekorik:
Iakue Donearen
zaldi zuria
beztuta;
ezpata.